Zure Hatzaren ez Galtzeko (en Euskera)

Itxaro Borda · Elkar

Ver Precio
Envío a todo Argentina

Reseña del libro

Poesia «a-sozialeko» hiru bidaia proposatu ditu Itxaro Bordak ‘Zure hatzaren ez galtzeko’-n: barnerakoa, nazioarterakoa eta ekonomikoaPoesia idaztera itzultzen denean, atzera berregiten du bidea Itxaro Bordak (Baiona, 1959), berriro aurrera joateko. Prozesu horretan bide berriak urratzen ahalegintzen da, eta Zure hatzaren ez galtzeko (Elkar) liburuarekin konturatu da autoreak berak poesia «pazifikatua» gisa definituriko kontzepturanzko pausoak ematen ari dela. «Batzuetan nabaritzen dut poesia zen-ago baterantz noala, eta, bidean, hesi batzuk erortzen ari direla nire hitzetan», aitortu zuen Bordak, atzo Donostian, haren hamargarren poesia liburuaren aurkezpenean— 30 urtean Elkar etxearekin argitaratutako aurrenekoa da—. Iruditzen zaio oztopo horiek guztiek gainditzean «primitibotasun batera» iritsiko dela.Bide bat egiten ari da Borda bere poesia «a-soziala» fintzeko ahaleginean —«ez baita ez asoziala eta ezta ez-soziala ere»—, eta azkeneko liburuan bidaia hirukoitz bat proposatzen dio irakurleari. Batetik, barnerako bidaia bat; bestetik, nazioarterakoa (Irlanda, Mexiko, Islandia, Bartzelona, Bilbo… haren gustuko geografiak, idaztera bultzatzen duten «akuilu-ziztadak»), eta baita ekonomikoa ere, «azken hamar urteotan mundua larrutzen duen krisiaren ondorioak erakutsiz». Eta aldarrikapen moduan, hori guztia landu du emakumezkoek ondutako poesiari lotzen zaizkion gaietatik — «sexu harremanak, bikoteen artekoak, umeak…»— haratago joz. «Beste tematika bat lantzea zilegi zaidala nahi izan dut frogatu».

Opiniones del Libro

Opiniones sobre Buscalibre

Ver más opiniones de clientes