benetan gertatua da: anarkista batek eta apaiz batek antolatu zuten cntk atxilotutako artzapezpiku bat askatzeko ekintza. gerra denborako beste hainbat gertaera bitxi -benetako nahiz alegiazko- kateatu ditu egileak, film baterako ari balitz bezala, irakurlea ezusteko bihurgunetan barrena ekartzeko: bilbotik donostiara, atzeguardiatik lubakietara, komediatik dramara… gerezi denbora nobela bizi-bizia da, inazio mujikaren irakurleak aurrenik harritu eta berehala txunditu egingo dituena. ezpainetan irria uzten du; eta eztarrian, errea.